Euskara eta euskararen industriak Londresko The London Language Show Live azokan
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuak euskarari eskainitako gunea atondu du, beste behin, gaur Londresen ateak zabaldu dituen The London Language Show Live (urriak 17-19), hizkuntzen eta hizkuntza-industrien zabalkundea helburu duen nazioarteko azokan. Langune Hizkuntza Industriaren alorreko Euskal Herriko elkarteak ere standean lan egiteko aukera ere izango du, datorren igandera arte.
Azokaren baitan antolatutako hitzorduez gainera, Institutuak hori ekintza antolatu ditu topaguneko egitarauan. Gaur bertan, urriaren 17an, Juan Arana Cobos Liverpooleko Unibertsitateko irakasleak euskara eskolak eskainiko ditu (13:30ean, Language Taster aretoan). Bihar, urriaren 18an Kirmen Uribe idazlea han izango da -Erresuma Batuan burutzen ari duen bira zabalago baten baitan-, eta “Bitartean heldu eskutik” liburuko poemak irakurriko ditu The Piazza gunean; “Urrezko eraztuna” bideoa ere emango dute bertan. Eta urriaren 19an Gorka Mercero Liverpooleko Unibertsitateko euskara eta euskal kultura irakurlea euskararen egungo egoerari buruz ariko da “Normalization Anxieties and the Need for Post-identity” hitzaldian, hau ere The Piazza espazioan.
Gaur azokan hartutako lehen irudian, Joseba Epelde eta Mari Jose Olaziregi, Etxepare Euskal Institutuko teknikaria eta Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendaria hurrenez hurren, Fernando Alana Languneko zuzendariarekin batera. Bigarrenean, Juan Arana euskara eskolak ematen.
Etxepare Euskal Institutuak euskarari eskainitako gunea atondu du, beste behin, gaur Londresen ateak zabaldu dituen The London Language Show (urriak 17-19), hizkuntzen eta hizkuntza-industrien zabalkundea helburu duen nazioarteko azokan. Langune Hizkuntza Industriaren alorreko Euskal Herriko elkarteak ere standean lan egiteko aukera ere izango du, datorren igandera arte.
Azokaren baitan antolatutako hitzorduez gainera, Institutuak hori ekintza antolatu ditu topaguneko egitarauan. Gaur bertan, urriaren 17an, Juan Arana Cobos Liverpooleko Unibertsitateko irakasleak euskara eskolak eskainiko ditu (13:30ean, Language Taster aretoan). Bihar, urriaren 18an Kirmen Uribe idazlea han izango da -Erresuma Batuan burutzen ari duen bira zabalago baten baitan-, eta “Bitartean heldu eskutik” liburuko poemak irakurriko ditu The Piazza gunean; “Urrezko eraztuna” bideoa ere emango dute bertan. Eta urriaren 19an Gorka Mercero Liverpooleko Unibertsitateko euskara eta euskal kultura irakurlea euskararen egungo egoerari buruz ariko da “Normalization Anxieties and the Need for Post-identity” hitzaldian, hau ere The Piazza espazioan.
Gaur azokan hartutako irudian, Joseba Epelde eta Mari Jose Olaziregi, Etxepare Euskal Institutuko teknikaria eta Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendaria hurrenez hurren, Fernando Alana Languneko zuzendariarekin batera. Bigarrenean, Juan Arana euskara eskolak ematen.