Euskara Parisko Expolangues munduko hizkuntzen azokan izango da beste behin
2015/02/04
Euskara. Kultura. Mundura.
Europa mailako hizkuntzen azoka garrantzitsuenetakoa den Parisko Expolangues azoka otsailaren 5etik 7ra izango da eta aurten ere euskarak ez dio zitari huts egingo: Etxepare Euskal Institutuak gure hizkuntzari buruzko argibidea eta baliabide ezberdinen berri emango duen stand bat antolatu du, oraingoan Azkue Fundazioarekin elkarlanean. Gainera, ekitaldi kultural ezberdinak ere antolatu dira azokaren baitan, Frantziar hiriburua euskal kulturgintzaren lekuko zuzen bilakatuz.
Expo Port de Versaillesen burutzen den Expolangues azokak mundu osoko hizkuntzei buruzko argibidea eta baliabideak hartzen ditu bere baitan duela 30 urte baino gehiagotik. 80 hitzaldi, ekitaldi eta topaketa baino gehiago hartuko ditu bere baitan; hizkuntza medio, kultura ezberdinak ere nazioartean ezagutzera emango ditu azokak.
Etxepare Euskal Institutuko eta Azkue Fundazioko standera gerturatzen diren horiek gure hizkuntzari buruzko azalpen eta bitarteko ezberdinak aurkituko dituzte: liburuak, material didaktikoa, hiztegiak, euskara mundu osoan ikasteko baliabideen berri, beste hizkuntzetara itzuli diren euskarazko liburuen katalogoak, euskaraz lehen urratsak egiteko aukera, eta baita Azkue Fundazioaren argitalpen ezberdinak. Euskarari buruzko standa Langune hizkuntzen industriaren alorreko euskal herriko enpresaren topagune ere bilakatuko da.
Kultur ekintzak otsailaren 6an eta 7an
(...)

Otsailaren 6an, Gerardo Markuleta idazleak eta Jabier Muguruza musikariak Zoopoèmes izeneko poesia errezitaldi musikatua emango dute, Expolanguesazokako La Scène gunean, goizeko 10:30tan. Markuleta itzultzaile eta olerkigileak euskaraz idatzitako zein euskarara itzulitako poesiak errezitatuko ditu, Muguruzaren akordeoi doinuek lagunduta.
Egun berean, arratsaldeko 17:00etan, bi artista hauek Sorbonne Nouvelle Paris III unibertsitatera ere eramango dute Zoopoèmes emanaldi bera, Centre Censier gunera hain zuzen ere, Etxepare Institutuak unibertsitate horretan duen euskara eta euskal kulturako irakurletzak antolatuta. Gainera, bertan izango dira ere Unibertsitateko katalan (H. Badell), gaztelera (M. Espinosa) eta portuges (E. Souto) hizkuntzetako irakasleak eta CEGA (Centre d’Etudes Galiciennes de Paris)guneko ordezkariek olerki errezitaldia eskainiko dute, nork bere hizkuntzan.
Expolangues azokara itzulita, otsailaren 7an, “Hizkuntza gutxitua - hizkuntza birtuala” mahai-ingurua eskainiko da 15:00etan, Salle Suez aretoan. Bertan izango dira Andreu Bosch (Institut Ramon Llull), Josune Ariztondo (Azkue Fundazioa), Pello Salaburu (Euskaltzaindia) eta Aizpea Goenaga (Etxepare Euskal Institutua). Iraultza digitalak hizkuntza gutxituengan, bereziki euskara eta katalanarengan, izaten ari den eraginaz eta horien etorkizunaz mintzatuko dira parte-hartzaileak.