Euskarazko antzezlanak, frantziarako prest!

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-03-09

DFERIA Donostiako Arte Eszenikoen Nazioarteko Azokako 2016ko programazioan, lau antzezlan ikusi ahal izan dira euskaraz,  frantses eta ingelesezko goitituluekin, Akitaniako eta nazioarteko programatzaileei jatorrizko bertsioan ikusteko aukera emanaz.

Ondoko lan hauek izan dira itzulitakoak: “Musu bat” (Tanttaka Teatroa); “Oskara” (Kukai Dantza Konpainia); “Zergaitik Jamil?” (Tartean Teatroa) eta “Jokoz kanpo” (Borobil Teatroa).

DFeriak eta Etxepare Euskal Institutuak 2015ean martxan jarritako lankidetzari esker, hemendik aurrera Aquitaine.eus programaren babesa izango duena, urtero DFeriako programazioko lau euskal antzezlan frantses eta ingelesera itzuliko dira, atzerriko programatzaileek ikusi eta euren herrialdeetako antzokietan euskarazko bertsioan (goitutuluekin) programatu ahal izan ditzaten.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu