Euskarazko diskorik onena sarituko du Etxepare Euskal Instiututuak MIN sarietan

Euskara. Kultura. Mundura.

2022-02-04

MIN sarietako kategoria ezberdinetan hautagai izateko izen-ematea zabaldu dute. Kategorietako bat, urtero bezala, Etxepare Euskal Institutuak eskaintzen duen Euskarazko diskorik onenarentzako saria da. Hilaren 18ra arte egongo da hautagaitzak aurkezteko epea zabalik.

MIN Sariak 2022ko apirilaren 27an, asteazkena, egingo dira, aurten, Iruñean. Nafarroako hiriburuak 3.000 pertsona baino gehiagoko tokia duen aretoan hartuko du gala, Navarra Arena espazioan.

Burgosen ospatutako azken edizioaren arrakastaren ostean, Batasun Fonografiko Independenteak musika independentea penintsulako leku guztietara eramateko helburuarekin jarraitzen du eta, horretarako, MIN-a musika aniztasuna saritzen duen ekitaldi ibiltari bihurtu dute.

XIV. edizio honetan izena emateko epea zabalik dago jada 2021ean auto-argitaratuak edo argitaratutako diskoak, EPak edo singleak dituzten artista eta zigilu independente guztientzat. Prozesu hori bai diskoetxeek bai musika argitaletxeek, artistak edo kudeatzaileek egin dezakete MIN Sarien webgunearen bidez.

Unión Fonográfica Independiente-k antolatutako sariak 2009 urtean sortu ziren estatu mailako sorkuntza artistikoari, kultur aniztasunari, talentuari eta musika alorreko enpresa txiki eta ertainek ekoiztutako lanei ikusgarritasuna emateko, eta musika independentea estatu mailan eta nazioartean sustatzeko. Aurreko urteko edizioan, euskarazko diskorik hoberenaren saria Ruper Ordorikak jaso zuen, Bakarka diskoarengatik.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu