Euskarazko zinemagintzaz osatutako zinemaldia antolatu dute Montebideon

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-11-04

Azaroaren 10-16 bitartean Euskal Zinemaldia- Munduari euskarazko begirada bat Zinemaldia antolatu dute Montebideon (Uruguay), Aldaxka kultur biltzarra eta Cinemateca Uruguayaren laguntzarekin eta Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin.

Bertan euskal eta euskaraz egindakoak pelikula eta dokumental eskaintza zabala egongo da ikusgai. Filmeen artean:  Aupa Etxebeste! (Telmo Esnal , Asier Altuna), Amaren eskuak  (Mireia Gabilondo), Ander (Roberto Castón), Baztan  (Iñaki Elizalde), Gartxot (Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordi), Kutsidazu bidea Ixabel (F. Bernues eta  M. Gabilondo), Urte berri on amona (Telmo Esnal) eta Xora (Peio Cachenaut).

Eskainiko diren dokumentalak, berriz, honakoak dira: Amerikanuak  (Nacho Reig), Asier eta Biok (Aitor Merino eta Amaia Merino), Barrura Begiratzeko Leihoak (Josu Martinez, Eneko Olasagasti, Mireia Gabilondo, Enara Goikoetxea eta Txaber Larreategi),  Bertsolari (Asier Altuna), Nomadak TX (Raúl de la Fuente), Gazta zati bat (Jon Maia), Itsasoaren alaba (Josu Martinez), Zuloak  (Fermin Muguruza), Nun da Popo? (Audrey Hoc´en laburmetraia).

Asmoa zinemagile euskaldunen lana eta euskal kulturaren begirada Montebideoko ikusleei hurbiltzea da. Antolatzaileen esanetan,  zinemaldi hau euskal kulturak gaur egungo munduan duen lekuaren begirada eta ideia anitzak zuzenki trukatzeko gune paregabea da.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.