Excellence in Basque Studies VII ikastaroan izena emateko epea zabalik
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan, urtero legez, Excellence in Basque Studies udako ikastaroa eskainiko du atzerrian euskara eta euskal kultura irakatsi nahi duten horiei zuzenduta.
Etxepare Euskal Institutuak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV/EHU) lankidetzan, urtero legez, Excellence in Basque Studies udako ikastaroa eskainiko du atzerrian euskara eta euskal kultura irakatsi nahi duten horiei zuzenduta.
Excellence in Basque Studiesen zazpigarren edizioa izango da hau, uztailaren 10 eta 11 bitartean Donostiako Miramar Jauregian, eta izen ematea zabalik dago atzotik -martxoaren 22tik- aurrera, esteka honen bitartez.
Aurtengoan, genero ikasketak izango ditu hizpide eta genero ikasketek beste diziplinekin –esaterako literaturarekin edo nazionalismoarekin- dituzten harremanak landuko ditu. Genero ikasketek nazioartean duten garrantzia ere azpimarratuko du ikastaroak.
Mari Jose Olaziregik zuzendutako ikastaroak aditu ugari bilduko ditu eta zabalik egongo da matrikulatu nahi duen edonorentzat. Excellence in Basque Studiesen helburua atzerrian euskara eta euskal kultura irakatsi nahi dutenei eta etorkizuneko irakurleei formakuntza eskaintzea da. Ikastaroak euskalgintzari lotutako gai ezberdinak jorratzen ditu urtez urte.
Udako Ikastaroen aurkezpenean zehaztu denez aurtengo edizioak 15 ziklo izango ditu, eta horietan 137 ikastaro, tailer, eskola eta jardunaldi profesional egingo dira. Gainera, 20 biltzar, 5 jarduera ireki eta 20 on-line ikastaro (azken hauek urte osoaren zehar) egingo dira. Euskaraz 24 ikastaro egingo dira, 2 frantsesez eta 20 ingelesez (biltzar zientifikoak, gehienbat). Udako ikastaroei buruz informazio gehiago nahi izanez gero klikatu esteka honetan.