Ezer pasatzen ez denean gertatzen den guztia
2013/12/09
Euskara. Kultura. Mundura.
Monkey Week-en parte hartu nahi duzu? Euskal Herriko Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Soinuak (Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapena) osatutako Basque. Music. plataformak euskal artistei zuzendutako Monkey Week jaialdian parte hartzeko deialdia plazaratu du.
Monkey Week (Sevilla, azaroak 19-21)
Urtero bezala, Monkey Week azoka profesionaleko antolatzaileekin sinatutako hitzarmenari esker, euskal talde ugarik eskainiko dituzte kontzertuak jaialdi horretan, eta nahi duten eragile guztiek izango dute hango jardueretan parte hartzeko aukera. Ekitaldi horretan parte hartu nahi duten euskal taldeek jaialdiaren web-orrialdearen bidez egin dezakete eskaera, esteka honetan, uztailaren 17a arte.
Horietako euskal talde batek gainera Basque Music Showcase-an parte hartzeko aukera izango du.
Entzulego zabal baten aurrean Karmele Jaiok Mexikoko Guadalakarako FIL azokako Encuentro Internacional de Cuentistas topaketako partaide izan zen abenduaren 6an, Hispanoamerikako ipuingile garrantzitsuenetako batzuekin batera. Jaiok "Peritas en dulce" ipuina kontatu zuen bertan, barre-algarak eta txalo zaparrada bat lortuz.

Txileko Alejandra Costamagna, Boliviako Edmundo Paz, Argentinako Ana María Shua ipuin idazleek ere esku hartu zuten topaketan Karmele Jaio euskaldunarekin batera, Ignacio Padilla mexikar ipuingile eta saikera-idazlearen gidaritzapean, haiek ere beren lanak partekatuz eta ipuinari buruzko gogoetak eginez. "Ezer gertatzen ez dela dirudien arren dena gertatzen ari deneko bizitzako une horiek jasotzeko leku aproposa da ipuina", adierazi zuen bertan Karmele Jaiok.