Huescako Nazioarteko Antzerki eta Dantza Azoka: Osa + Mujika eta Lasala

Euskara. Kultura. Mundura.

Huescako Nazioarteko Antzerki eta Dantza Azoka: Osa + Mujika eta Lasala
  • 26
    Ira 2021
    30
    Ira 2021
    Huesca

Irailaren 27tik 30era, Osa + Mujika bikoa eta Lasala konpainia Huescako Nazioarteko Antzerki eta Dantza Azokaren 35. Edizioan izango dira. Lehenak ‘Expectations will not kill you’ dantza ikuskizuna taularatuko du hilaren 27 honetan, 18:00etan. Lasala konpainiaren ‘Dead’ pieza, aldiz, 22:00etan izango da ikusgai, egun berean.

Jaiotz Osaren koreografia gorpuztuko dute Osak berak eta Raymond Naval-ek. Guztira, 13 minutuko iraupena du 2020ko Bilboko Lekuz Leku jaialdian estreinatu zen lanak. 2020ko Acieloabierto sarean hautatua izan zen.

‘Expectations will not kill you’ buruan ditugun helburuak lortzen ez ditugunean sentitzen dugun tristezia sentimendutik abiatzen da; bizitzan itxaropen handiz espero izandako nahiak ez lortzeak eragiten digun ezegonkortasun emozionala islatzen du.

Judith Argomanizen lanak ordu beteko iraupena izango du eta Paula Parra, Garazi Etxaburu, Miren Lizeaga eta Jone Amezagak. Hil arteko bizitzaz hitz egiten du lan honek, gonbidatu nahi duena ikuslea hausnartzera bere sinesmen, muga eta bizipen propioetan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu