Fest´Arts 2024: Lokke + Qaballum

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 08
    Abu 2024
    10
    Abu 2024
    Libourne

Fest’Arts kaleko artearen nazioarteko jaialdia da. 1991tik urtero jaialdi herrikoi eta intergenerazional bat antolatzen du abuztuan. Edizio bakoitzean, dantza, zirku, antzerki eta musika ikuskizunek erritmoa ematen diete Libourneko kaleei. Jatorrizko helburua tokiko kultur proiektuak erakustea bada ere, Europako eta nazioarteko konpainien ikuskizunak ere programaren parte dira.

Fest’Arts-eko 33. edizioko programazio ofizialean bi euskal taldek hartuko dute parte.

LOKKE: ‘Doppelgänger’

  • Larunbata 10, 11:00etan, Mayson Byaan.
  • Larunbata 10, 17:00etan, Le Parc de l´Epinetten.

Qaballum: ‘La medida que nos ha de dividir’

  • Larunbata 10, 17:00 eta 19:00 - Sur le quais (kaian).

Mugaz gaindiko lankidetza 12 urtez

2012an hasita, mugaz gaindiko lankidetzaren bitartez akitania eta euskal lurraldeetako kultur eragile ezberdinak elkartzeko borondatez jaio zen ‘Euskadi Libournen’ proiektua. Elkarlan honek euskal eta frantziar konpainiei lurralde eta ikusle berriak ezagutzeko aukera eskaintzen zaie.

Euskal antzerkiari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu