Festival dos Canais: Cielo rasO, Maitane Serralde, Maite Guevara

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 17
    Uzt 2024
    21
    Uzt 2024
    Aveiro

Maitane Serralde, Maite Guevara eta Cielo rasO Festival dos Canais diziplina anitzeko jaialdian arituko dira, Aveiron (Portugal), uztailaren 17tik 21era bitarte. Aveiroko itsasadarreko kanaletan barrena egiten den ekitaldia honek musika, dantza, antzerkia zirkua eta ikusizko arteekin loturiko saioak eskaintzen ditu.

Egun batzuetan zehar, Aveiroko kaleak, plazak eta lorategiak agertoki bihurtzen dira eta jaialdiak artistak eta ikusleak hiriko espazioak ezagutu eta esploratzera gonbidatzen ditu.

Aipatutako artisten emanaldiez gain, Euskal Herriko eta Portugalgo konpainien eta programatzaileen arteko bilerak ere egingo dira, sinergiak eta lankidetzak aztertzeko.

Cielo rasO

Cielo rasO Igor Calongek 2010ean sortutako konpainiak tradizioa eta garaikidetasuna uztartzen ditu. Gorputzaren indar eta poetikan oinarritutako estilo propioarekin, estatu eta nazioarte mailako aitortza jaso du, eta  bere ekoizpenak Frantzia, Italia, Brasil eta Argentinan ikusi ahal izan dira, beteak beste.

Festival dos Canais-en ‘Reset’ aurkeztuko dute. Honek egoera propioaren bilaketa nekaezina baino ez du islatzen. Interpretearen arnasketaren aireak ekintza kontatzen du, espirituaren arnasari eusten dion oraina irekiz. Plastikozko poltsa birziklagarri batean ikus daiteke, eta kanporatze bakoitzak bizirauteko, berriro hasteko, ikusteko, bizitzeko eta dantzatzeko gogoa biltzen du. Gorputzarekin lotura duen ibilbidea, mugitzera bultzatzen duen hauspoa.

Uztailak 17, 18:00, Largo São Gonçalinho
Uztailak 18, 18:00, Largo São Gonçalinho
Uztailak 19, 17:30, Largo São Gonçalinho
Uztailak 20, 18:30, Largo São Gonçalinho

 

Cielo RasO

Maitane Serralde

Maitane Serralde interpretea eta sortzailea da. Zirkua eta arte martzialen eragina jaso du bere ibilbidean. Dantza garaikidean eta inprobisazioan adierazpen eta sorkuntzarako kanal berezi bat aurkitu zuen, non sotila dena irmotasunarekin eta indarra hauskortasunarekin bateratzea lortzen duen. Hizkuntza propioa garatzeko interesa du, zintzilik dauden elementu eta gorputzen dinamikak ikertzen ditu, dantza bertikala eta dantza garaikidea integratuz.

Dos Canais-ek ‘Madre Perla’ lanaren erabateko estreinaldia hartuko du. Lur idorretan bizi diren "beti bizien" familiako landarea izateaz gain, topaketa baten dueto bat ere bada, desorientatzen gaituen, erronka egiten digun eta premia bat, kontzientzia hartze bat adierazten digun paisaia batean dantzatzen duena.

Uztailak 19, 16:00, Exterior do Museu da Cidade/Santa Joana
Uztailak 20, 16:00, Exterior do Museu da Cidade/Santa Joana
Uztailak 21, 16:00, Exterior do Museu da Cidade/Santa Joana

 

Maitane Serralde

Maite Guevara

Maite Guevara zirkuaren eta antzerki fisikoaren munduan nabarmendu da 2006tik. Latinoamerikan eta Europan hezia, ‘Soltarlo al Aire’ eta ‘AHORA!’ bezalako pertsona bakarreko ikuskizun txalotuak sortu eta protagonizatu ditu, sariak irabaziz eta nazioarteko jaialdietan parte hartuz.

Aveiron ‘Susto’ ikuskizun berria aurkeztuko du. Lau komediante ia hutsik dagoen izuaren gaztelu batean ari dira lanean. Kontuak ez doaz ondo aspalditik, eta negozioa ixtear daude. Showak funtzionatzea eta jendea beldurrez dardarka egotea behar dute, baina arazo bat dago: eurak dira beldur handiena dutenak.

Uztailak 17, 23:00, Largo da antiga Junta de Freguesia da Vera-Cruz
Uztailak 18, 23:00, Largo da antiga Junta de Freguesia da Vera-Cruz

Maite Guevara

Etxepare Euskal Institutua eta artistak

Etxepare Euskal Institutua, Eusko Jaurlaritza eta Aveiroko hiriaren arteko elkarlanari esker urtero hainbat euskal sortzailek hartzen dute perte Festival dos Canais jaialdian. Aurtengo edizioan Cielo rasO, Maitane Serralde eta Maite Guevara izan dira artista gonbidatuak.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu