Festival EÑE: Euskal Leihoa
Euskara. Kultura. Mundura.
-
14Urr 202305Aza 2023Madril
Eñe Jaialdiak euskal literaturari leihoa eskainiko dio Etxepare Euskal Institutuaren eskutik urriaren 27tik 28ra. Kirmen Uribe komisario dutela, euskal idazleek parte hartuko dute jaialdian, irakurketa musikatuak eta mahai-inguruak eginez.
Jaialdia urriaren 14tik azaroaren 15era bitartean egingo da, eta idazle, liburu eta irakurleen topagune izango da. Bigarren urtez jarraian, euskarak eta katalanak euren lekua izango dute Eñe Jaialdian, Kirmen Uribek komisariatutako programa banarekin.
Etxepare Euskal Institutuaren eskutik, euskal literaturak bere lekua izango du jaialdiko hiru ekitalditan, Kirmen Uribe idazlea komisario dela.
Urriak 27: Munduari Begiratzeko
´Munduari begiratzeko´ ikuskizunak Mikel Urdangarinen eta Rafa Ruedaren abestiak, Kirmen Uriberen musika oinarri duten poemak eta Mikel Valverdek sortutako animazioak uztartuko ditu.
Urriak 28: Mundos Queer en euskera (Queer munduak euskaraz)
Queer mugimenduak euskal kulturan bultzatutako iraultza izango da Aitzole Araneta aktibista eta sexologoaren, Angel Erro poetaren eta Danele Sarriugarte narratzailearen arteko solasaldiaren ardatza.
Urriak 28: De migraciones e identidades (Migrazioei eta nortasunei buruz)
Katixa Agirre eta Karmele Jaio euskal narratzaileek gizartean azkenaldian gertatu diren aldaketei eta horiek literaturan izan duten islari buruz hitz egingo dute. Solasaldian, Jon Maia eta Miren Amuriza bertsolariek bertsoak inprobisatuko dituzte, gertatzen dena komentatuz.