FETEN Umeentzako Europako Arte Eszenikoen Jaialdiko palmaresa, euskal izenez lepo!

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-03-04

FETEN Umeentzako Europako Arte Eszenikoen Jaialdia sona handiko topaketa da, nazioarte mailako hartu-emanak eta sorkuntzaren eta banaketaren alor ezberdinen arteko elkarlana sustatzen duena;  Gijon hirian egiten dute, urtero.

Jaialdiak urteko lan aipagarrienak saritu ohi ditu, eta aurten ere irabazleen zerrendak euskal artista eta konpainien aipamenez beteta dago. Jokin Oregik Zuzendari Onenaren Saria eskuratu du, Companyia de Comediants La Baldufa konpainiaren Pinocchio, figlio di Geppetto piezagatik. Markeliñe konpainiaren Quijote antzezlanaren sormena, dramaturgia eta espazio eszenikoa ere nabarmendu du epaimahaiak.  Asier Sota antzezleak Borobil Teatroaren Alí Babá y los 40 ladrones antzezlanean egiten duen rolak Aktore Onenaren Saria merezi izan du aurten. Eta Zirika Zirkus konpainiaren Txarlestrup lanak epaileen aipamen berezi  bat, kale antzerkiaren alorrean.  Garbi dago sekulako profesionalak ditugula gurean; Institutua pozik dago euskal konpainiei FETEN azokara joateko diru-laguntza eskaintzeaz.  Zorionak guztioi!

Irudian: saridunak haiek garaikurrekin. Argazkia: FETEN

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.