Fira Mediterrània jaialdian izena emateko epea zabalik

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-02-02

Manresako Fira Mediterrània jaialdiak 20. edizioa burutuko du urriaren 5etik 8ra, eta urtero legez, Etxepare Euskal Institutuarekin duen lankidetza hitzarmenari esker, gutxienez bi euskal taldek hartuko dute parte ekimenean. Proposamenak bidaltzeko epea martxoaren 7ra arte zabalik.


Manresako Fira Mediterrània jaialdiak 20. edizioa burutuko du urriaren 5etik 8ra, eta urtero legez, Etxepare Euskal Institutuarekin duen lankidetza hitzarmenari esker, gutxienez bi euskal taldek hartuko dute parte ekimenean. Dagoeneko zabaldu da proposamenak bidaltzeko epea, eta martxoaren 7a bitartean egongo da irekita.

Diziplina arteko jaialdia da Fira Mediterrània Manresa: ikusizko arteak, dantza, erakusketak, musika, ahozkotasuna, antzerkia… eta herri kulturan eta munduko musiken arloetan jartzen du arreta berezia. Nazioarteko mila profesional baino gehiago biltzen dira urtero azokaren testuinguruan, eta aukera aparta da euskal sortzaileen lana ezagutzera emateko.

Izena-ematea esteka honen bitartez egin daiteke.

Argibide gehiago: www.firamediterrania.cat

 

Argazkia: Dani Álvarez

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.