Fira Mediterrània Manresa jaialdira proposamenak bidaltzeko epea zabalik dago otsailaren 29ra arte
Euskara. Kultura. Mundura.
2016ko urriaren 6tik 9ra bitartean, Kataluniako 2016ko Manresako Fira jaialdia burutuko dute, eta Etxepare Euskal Institutuak jaialdiarekin duen lankidetzari esker, gutxienez 2 euskal talde aukeratzen dituzte urtero programazio ofizialerako. Bertan parte hartzeko proposamenak bidaltzeko epea otsailaren 29an amaituko da.
Fira Mediterrània Manresa diziplina arteko jaialdia da: ikusizko arteak, dantza, erakusketak, musika, ahozkotasuna, antzerkia… eta herri kulturan eta munduko musiken arloetan jartzen du arreta berezia. Azoka honek mundu osoko mila profesionaletik gora elkartzen ditu Manresan; erakusleiho aparta da, beraz.
Izena emateko eskabidea eta baldintzak hemen.
Argibide gehiago: www.firamediterrania.cat