Fira Mediterrània Manresa: #mauriziakezdauinorhil + Oreka TX + Harrobi

Euskara. Kultura. Mundura.

Fira Mediterrània Manresa: #mauriziakezdauinorhil + Oreka TX + Harrobi
  • 06
    Urr 2022
    09
    Urr 2022
    Manresa

Manresako Fira Mediterrania sorkuntzaren motor gisa sustraia, tradizioa eta kultura herrikoia erabiltzen dituzten proposamen artistikoen merkatua da eta diziplina anitzeko proposamenak plazaratzen ditu. Urriaren 6tik 9ra egingo del 25. edizioan bi euskal proposamen plazaratuko dira: ‘Dendu’, Harrobi eta Oreka TX-en ikuskizuna, eta #mauriziakezdauinorhil.

Urriak 8

Plaça de la Múdia / 20:00
Harrobi Dantza Bertikala Konpainia + Oreka TX, ‘Dendu’

Dendu orekaren sinonimoa da. Oreka horren bila, Harrobiren dantza bertikalak eta Oreka Tx taldearen txalapartaren soinuak bat egiten dute. Oreka fisikoa (plano bertikalean, horman zintzilikatutako dantzariak txalapartariekin kontrajartzen dira plano horizontalean joz) eta sinbolikoa ere bai (naturaren eta hiriaren artean, tradizioaren eta garaikidetasunaren artean).

L’Anònima / 23:00
#mauriziakezdauinorhil

Hainbat esparrutako euskal sortzaileak elkartu dira formatu berrietan eta euskal folklore digitalean oinarritutako zuzeneko bat egiteko, ohiko kopletatik eta Maurizia Aldeiturriaga erromerietan jo eta abestu zuen lehenengo pandero-jotzailearen iruditeriatik abiatuta. Teknologia berriak dituen proiektu bat, antzinako historiak berreskuratzeko.

Urriak 9

Plaça de la Múdia / 20:00
Harrobi Dantza Bertikala Konpainia + Oreka TX, ‘Dendu’

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu