Fira Mediterrània Manresan parte hartzeko deialdia zabalik!
Euskara. Kultura. Mundura.
Urriaren 15tik 18ra bitartean, Kataluniako 2015ko Fira Mediterrània Manresako jaialdia burutuko da. Jaialdia diziplina artekoa da: ikusizko arteak, dantza, erakusketak, musika, ahozkotasuna, eta antzerkia batzen ditu eta Etxepare Euskal Institutuaren bitartekaritzaz, euskal artistak ere egongo dira programazioaren barruan. Gaiari dagokionez, aurten ere bi izango dira ildo nagusiak: herri-kultura eta munduko musika.
Azoka honek mundu osoko mila profesionaletik gora elkartzen ditu Manresan; erakusleiho aparta da, beraz, proiektu askorentzat. Parte hartzeko proposamenak bidaltzeko epea martxoaren 2an amaituko da, eta hautatuak uztailan iragarriko dira.
Hautaketa egiterako garaian kalitatea, interes artistikoa edota proiektuaren ibilbide potentziala bezalakoak hartuko dira kontuan. Iazko edizioan, Korrontzi; Kepa Junkera & Amadeu Rosell + Sorginak + Tururut Bonaigua eta Lasala dantza taldeak hartu zuten parte azokan.
Informazio osatua eta izen-ematea hemen.