Fira Tàrrega: La Dramática Errante + Lökke

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 07
    Ira 2023
    10
    Ira 2023
    Tárrega

Etxepare Euskal Institutuak Fira de Teatre al Carrer de Tarrega-rekin duen lankidetzari esker, aurten La Dramática Errantek eta Lökke antzerki konpainiak jaialdian parte hartuko dute irailaren 7tik 10era bitartean. La Dramática Errantek ‘Altsasu’ antzezlana aurkeztuko du bi emanaldietan, eta Lökkeren “Doppleganger” kaleko dantza ikuskizunak bost emanaldi izango ditu. Horrekin batera, Basque. Performing Arts. stand-a ere egongo da, Eusko Jaurlaritzak antolatuta.

La Dramática Errante

‘Altsasu’

Irailak 9

Teatre Ateneu – Borges

 

Lökke

‘Dopplegänger’

Irailak 7-10

Inesperat

 

Irailaren 9an, larunbatean, eguerdiko 14:00etan, euskal konpainien aurkezpen ekitaldia egingo da merkatuan, eta bertan Aitziber Atorrasagasti Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendariak eta Alex Aginagalde Etxepare Euskal Institutuko kultur teknikaria izango dira. 35 euskal arte eszenikoetako ordezkarik (konpainietako kideak, banatzaileak, programatzaileak…) eman dute izena aurtengo azokan parte hartzeko.

1981ean sortutako jaialdia arte eszenikoen erakusleiho aparta da gaur egun, kaleko arteetan eta eremu publikoan arreta berezia jartzen duen programazio heterogeneoari esker. Arte eszenikoen topagune bihurtu da estatu eta nazioarte mailan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu