Fira Tàrrega: Lasala eta Maite Guevara

Euskara. Kultura. Mundura.

Fira Tàrrega: Lasala eta Maite Guevara
  • 09
    Ira 2021
    12
    Ira 2021
    Tàrrega

Bi euskal konpainiak, Lasalak eta Maite Guevarak, hartuko dute parte  Fira Tàrregaren 40. edizioan. `Espazioan bizitzea´ lemapean. Kale antzerkiaren jaialdi ospetsu hau irailaren 9tik 12ra egingo da eta aurrez aurreko antzerkira modu kontrolatuan itzuliko da, iaz bertan behera utzi ondoren. Etxepare Euskal Institutuaren eskutik, eta BASQUE PERFORMING ARTS.-ek (euskal arte eszenikoak nazioartean zabaltzeko eta sustatzeko marka) antolatutako euskal leihoan, publikoak Maite Guevara-ren ‘Qué buen día’ eta Judith Argomaniz buru duen Lasala-ren `FIGHT´ lana ikusi ahal izango ditu, irailaren 10ean eta 11n biak ala biak. Guevararena, publiko guztientzako clown ikuskizuna da, garai hauetarako oso beharrezkoa den mezua duena, bizitzaren aurrean dugun jarrerari buruz gogoeta egitera animatu nahi duelarik ikuslea. Lasalaren ‘FIGHT’ piezari dagokionez, gizakiak borrokarekin duen erlazioan oinarritzen da, denboraren hasieratik dagoen lotura primitiboan. Funtsezko elementua bizitza orokorrean eta bereziki dantzan.

Comediants taldeak 1981ean sortua, azoka honek Tàrrega hiria (Lleida) nazioarteko espazio garrantzitsu bihurtu du antzerki-, mugimendu- eta zirku-ikuskizunak erakutsi eta kontratatzeko, bereziki kaleko arteei dagokienez, bai eta arte eszenikoetako profesionalen topaleku ere. Urteroko hitzordua da iraileko bigarren astean, eta muntaia berrienak ezagutu daitezke, batez ere berritzaileenak Firan hainbat diziplina eszenikok hartzen dute lekua, eta eskaintza zabala dago publiko guztientzat, bai Estatu mailakoa bai nazioartekoa.

57 proposamen artistiko

Aurtengo egitarauak 57 proposamen artistiko biltzen ditu; horietatik 24 azoka sortzen laguntzeko programaren emaitza dira. Konpainiak Kataluniakoak (%50), Espainiakoak (%25) eta beste herrialde batzuetakoak (%25) dira. Kaleko edo espazio ez-konbentzionaletako ikuskizunak %60 dira gutxi gorabehera, eta aretoko edo espazio konbentzionaletako ikuskizunak, berriz, gainerako %40a.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu