Flandria-Euskadi: Crossing Voices

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 06
    Urr 2023
    22
    Aza 2023
    Belgika

‘Crossing Voices’ egitasmoak euskal eta flandriar musika garaikidea elkartuko ditu datozen hilabeteetan. Akartia Trio-k kooperazio proiektu bat garatu du Euskal Herriko eta Flandriako hainbat konpositorerekin batera. Lankidetza horretatik bi estreinaldi jasotzen dituen kontzertu programa sortu da. Bata, Ward De Vleeschhouwerren konpositore flandriarraren eskutik, eta bestea Mikel Chamizo euskal konpositorearen eskutik. Bestalde, De Vleeschhouwerrek soundpainting tailerra eta hitzaldi bat emango du.  

 

  • 2023.10.24  
    Soundpainting tailerra eta hitzaldia Ward De Vleeschhouwerekin.   
  • 2023.11.10
    Musikagileak zirkuitua: Akartia Trio. 

Akartia Trio  

Akartia Trio Naiara de la Puentek, Iñigo Setuainek eta Stefanie Knorrek osatutako musika taldea da. Akordeoi klasikoa, saxofoia eta ahotsa nahasten dituzte lehen aldiz musika talde aitzindari honetan. Akartia Trio bere kideek ganbera musikaren esparruan duten esperientziaz elikatzen da. Gainera, obra originalik ez izatea motibazioa izan da errepertorio propioa sortzeko eta musika garaikidearen arloa sustatzeko. 

Ward De Vleeschhouwer 

Ward De Vleeschhouwer konpositore eta pianista belgikarrak oso ikuspegi zabala du musikari buruz. Musika klasiko garaikidetik herri musikara eta crossoverretik rock hutsera. Ward De Vleeschhouwerrek Gante-Belgikako Kontserbatorioan egin zituen musika ikasketak. Bere ibilbidean zehar nazioarteko jaialdi handi eta ugaritan parte hartu du. Bakarlari gisa egiten dituen errezitaldietatik kanpo, Thelema Trio taldeko kidea da Ward. 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu