Flandria-Euskadi: Rituals for the Living Present
Euskara. Kultura. Mundura.
-
01Abu 202330Ira 2023
Anberes / Donostia
“Rituals for the Living Present” MORPHOk (Anberes) eta Tabakalerak (Donostia) bultzatutako aldebiko arte-egoitzen programa bat da, erritualek arte-iturri eta komunitate gisa duten esanahi garaikidea aztertzen duena. Truke horretan, erritualen biziraupenari, hainbat gizartetan duten zereginari eta gaur egun horiek berrasmatzeko moduari buruz hausnartzera gonbidatzen dituzte artistak. Deialdi ireki baten bidez, bi erakundeek Euskal Herriko eta Flandriako artista bana aukeratuko dute 2023an hiru hilabeteko lan-egoitza egiteko.
Hautatutako euskal artista Gala Knörr izan da, “Passion Social Club” proiektuagatik. Egoitza artistikoa MORPHOn egingo du 2023ko abuztutik irailera bitartean.
Gala Knörr
Gala Knörr Arte Ederretan lizentziaduna da Parsons Paris The New School-en, Central Saint Martinseko Arte Ederretako Masterra lortu zuen, eta bere prestakuntza Txomin Badiola, Richard Linklater eta Mick Wilsonen zuzendaritzapean egindako tailerrekin eta masterklassekin osatu du. Hainbat sari eta beka jaso ditu, hala nola Generación 2020 Montemadrid Fundazioaren eskutik, XXIV VEGAP Proposamenak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Sorkuntza-Ekoizpena, Caja de Extremadura Fundazioaren Obra Irekiko finalista, Fundació Vila Casasen Pintura Premi, Premi Miquel Casablancas eta BMW Pintura Sarirako hautatua. Egoitzak egin ditu MORPHO (Anberes, 2023), Bilbaoarte Fundazioa (Bilbo, 2022), Tabakalera (Donostia, 2021), AIR Wro (Breslavia, 2021), Cité Internationale des Arts (Paris, 2019), Centre for Postcolonial Studies at Goldsmiths (Londres, 2018), The Solomon R Guggenheim Museum (New York, 2017) eta La Térmica.
