Frank Bidart katedra 2022: Arkkuso eta Ekintaekin

Euskara. Kultura. Mundura.

Frank Bidart katedra 2022: Arkkuso eta Ekintaekin
  • 04
    Abe 2022
    05
    Abe 2022
    Online

Frank Bidart katedraren irekiera jardunaldiaren baitan, Twitch emanaldia egingo dituzte abenduaren 4ean eta 5ean. California State University Bakersfield-ek eta Etxepare Euskal Institutuak sustatutako jarduera honetan parte hartuko dute modura Iruñe Astitz (ARKKUSO) eta Eneko Orozek (Ekintaekin). 

Abenduaren 4ean, igandean, 12:00etan (Euskal Herriko 21:00etan) bi streamerrak  Agur Meabe idazlea eta Irene Larrazarekin Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarekin solatuko dira, Eneko Orozen kanalean (twitch.tv/ekintaekin).

Abenduaren 5ean berriz, astelehena, 12:00etan (Euskal Herriko 21:00etan) Amaia Gabantxo eta Sabrina Otaegirekin mintzatuko dira, kasu honetan, Iruñe Astizen kanalean (twitch.tv/arkkuso).

Sare sozialetan Arkkuso izenez ezaguna bada ere, Iruñe Astitz Larunbe du izena Twitch saioa gidatuko duen lehen sortzaile digitalak. Askotariko plataformetan sortzen ditu edukiak, Instagram, Twitter, Youtube eta Twitch-en, besteak beste.

Eneko Oroz izango da bigarrena. Hau ere sare sozial ugaritan ibilitakoa da, gehienbat Twitchen aritzen bada ere. Ekintaekin erabiltzailea darabil, eta askotariko gaien inguruan aritzen da solasean.

Biek izaten dituzte hizpide kulturgintza, gaurkotasuneko gaiak, sare sozialak edota telesail eta filmak, besteak beste.

Frank Bidart Katedraren baitan, 2022tik, arlo akademikoa eta/edo artistikoa landuko dira CSUB unibertsitateko Euskal Ikasketen Institutuan. Egonaldia bai ikerketako eta baita sorkuntzako proiektua garatzeko izango da. Hautatutako aditu edo sortzaileak ikerketarako edo sorkuntzarako hilabeteko egonaldia egingo du, Euskal Ikasketen Institutuan.

Hemen kontsulta dezakezu katedraren irekiera jardunaldirako aurreikusitako gainerako programazioa.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu