Frank Bidart Katedra: Olatz Gorrotxategi

Euskara. Kultura. Mundura.

Frank Bidart Katedra: Olatz Gorrotxategi
  • 12
    Mai 2023
    26
    Mai 2023
    Bakersfield

Frank Bidart katedraren kultur programazioaren baitan, hainbat ekintza burutuko ditu 2023ko ekitaldiko katedrako irakasle gonbidatuak, Olatz Gorrotxategik

Gorrotxategik hilabeteko egonaldia egingo du, Euskal Ikasketen Institutuan, California State University Bakersfield-en. Bertan, ´Urrun/Lejos/Far´ proiektua garatuko du,  migrazioaren eta antzerkigintzaren inguruko ikerketa eta sorkuntza lana burutzen ari da. Egileak euskal diasporari buruzko antzerki dokumentala proposatzen du, Estatu Batuetan eta Euskal Herrian programatu daitekeen ordubeteko obra elebiduna sortuz.

Hainbat jarduera egingo ditu bere obrarekin lotuta. 

  • Maiatzaren 12n, California State University Bakersfieldeko Performing Artseko fakultatean antzerki dokumentalaren inguruko hitzaldia eskainiko du.
  • Maiatzaren 19-21, Los Bañoseko Euskal jaialdian izango da ikerketa lanetan.
  • Maiatzaren 26an, Bakersfieldeko euskal jaialdian bere prozesuaren inguruan hitzaldia emango du eta lanaren mostra bat eskainiko du.

Frank Bidart Katedra, 2022an sortu zen Etxepare Euskal Institutuaren eta California State University Bakersfielden eskutik. Olatz Gorrotxategi sortzailea katedra honen lehengo sortzaile aukeratua da. Katedra honetan, arlo akademikoa eta/edo artistikoa lantzen dira CSUB unibertsitateko Euskal Ikasketen Institutuan. Egonaldia bai ikerketako eta baita sorkuntzako proiektua garatzeko da.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu