Freie Universität Berlin: ‘Hizkuntza gutxituak aro digitalean: nola biziraun?’
Euskara. Kultura. Mundura.

-
12Uzt 2022
Berlin
Uztailaren 12an, asteartea, digitalizazioak hizkuntza txikiei zer nolako erronkak dakarzkien eztabaidatuko dute ‘Hizkuntza gutxituak aro digitalean: nola biziraun?’ online mahainguruan.
Hiru komunikatzaile eta bideogile dira gonbidatuak: Aiora Mujika (euskara), Fran Tudela (valentziera) eta Jorge Pueyo (aragoiera). Eztabaida gaztelaniaz izango da.
Mahaingurua Freie Unibertsitateko euskara-irakurletzak eta Humbolt unibertsitateko katalan-irakurletzak antolatu dute elkarlanean, soziolinguistikaren inguruan ematen dituzten ikastaroen baitan.
- NOIZ? Uztailaren 12a, arratsaldeko 16:15ean
- NON? Online, https://zoom.us/j/91740000584