Freie Universität Berlin: Zacarías De Santiago

Euskara. Kultura. Mundura.

Freie Universität Berlin: Zacarías De Santiago
  • 18
    Ots 2021
    Berlin
    16:00

Zacarías De Santiago ikus-entzunezko ekoizle, gidoi-analista eta aholkulariak bere esperientzia eta Euskal Herriko zinemaren munduari buruzko kontuak izango ditu hizpide datorren ostegun honetan, otsailak 18, 16:00etan (ordutegi alemaniarra), Berlingo Unibertsitatean. Hitzaldia gaztelaniaz izango da, Webex plataformaren bidez jarraitu ahalko da online. Saio irekia izango da parte hartu nahi duen edonorentzat. Ondorengo erabiltzaile (121 555 5906) eta pasahitzak (EnPaPaVa) jarrita jarraitu ahalko da hizketaldia. Hitzaldia Berlingo Freie Unibertsitateko euskara eta euskal kultura irakurletzak antolatu du.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu