Garikoitz Mendizabal txistulariak eta Aitor Furundarena akordeoilariak ikastaroa eta kontzertua eskainiko dituzte Bordelen, Aquitaine.eus programaren baitan
Euskara. Kultura. Mundura.
Aquitaine.eus programak Aurrera darrai: Garikoitz Mendizabal txistulari zestoarrak eta Aitor Furundarena akordeoilari ordiziarrak euskal musika tradizionaleko ikastaroa eskainiko dute azaroaren 22an eta 23an Le Rocher de Palmer kulturgunean. Gainera, Bi Poliedro elkarlanean duten proiektuan oinarrituriko kontzertua emango dute bertan, azaroaren 23an, 20:30etan.
Azaroaren 4an abiatu zen udazkeneko programa, Iñaki Salvador Trio taldearen kontzertuarekin, eta Jazzaldiaren lehen 50 urteak omentzen dituen erakusketaren inaugurazioarekin. Oraindik ere, eta azaroaren 25era bitartean ikusgai dago erakusketa.
Eusko Jaurlaritzak eta Région Nouvelle Aquitaine-k osatzen duten Akitania-Euskadi Euroeskualdeak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskal Kultur Erakundea-k2016ko martxoan abiarazi zuten Aquitaine.eus egitasmoa. Ipar eta Hegoaldeko euskal kultur sortzaileen lanak Akitaniako jaialdi eta ekitaldietan erakustea eta Akitaniako eta Euskadiko kultur sortzaile eta eragileen arteko mugaz gaindiko harremanak eta elkarlana sustatzea du helburu programak, eta horretan ariko da datozen hilabeteotan.