Gau historikoa euskal zinemagintzarentzat: hamar Goya sari eskuratu ditu Handia filmak!
Euskara. Kultura. Mundura.
Otsailaren 3an banatu dituzte Espainiako Zinemaren Akademiaren Goya Sariak, eta gauak irabazle argia izan zuen: Jon Garaño eta Aitor Arregiren Handia filmak hamar sari eskuratu zituen. Goyen historian gehien saritutako hirugarren filma bihurtu da horrela euskal pelikula, 13 aipamenetatik 10 garaikur irabazita. Zorionak!

Tartean aktore berri onenaren saria eskuratu du Eneko Sagardoyk, argazki zuzendaritza onenarena Javier Agirre Erausok, eta musika onenaren saria Pascal Gaignek.
Altzoko handiaren istorioan du jatorria argumentuak. Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bereetxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia Joakin ohi baino askoz erehandiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikustekoordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote,Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua.
Honako sariak irabai ditu Handiak:
-Jatorrizko gidoi onena: Aitor Arregi
-Gizonezko aktore berri onena: Eneko Sagardoy
-Argazki zuzendaritza onena: Javier Agirre
-Produkzio zuzendaritza onena: Ander Sistiaga
-Musika onena: Pascal Gaigne
-Editatze onena: Laurent Dufreche eta Raul Lopez
-Zuzendaritza artistiko onena: Mikel Serrano
-Jantzi diseinu onena: Saioa Lara
-Efektu berezi onenak: Jon Serrano, David Heras
-Makillaje eta ile-apainketa onenak: Ainhoa Eskisabel, Olga Cruz eta Gorka Agirre