Gaur amaituko da Atzerriko Unibertsitateetan Euskara eta Euskal Kultura Irakasteko Prestakuntza programa Udako Ikastaroetan

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-07-09

Etxepare Euskal Institutuak Atzerriko Unibertsitateetan Euskara eta Euskal Kultura Irakasteko Prestakuntza Ikastaroa (Excellence in Basque Studies IV)  antolatu du, laugarrenez, Udako Ikastaroekin lankidetzan. Aurten ere Mari Jose Olaziregi Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendariak zuzendu du programa eta sekula baino luzeagoa eta aberatsagoa izaten ari da –hiru eguneko iraupena du, uztailaren 7tik 9ra- eta bertan, besteak beste, literatura, zinea, antzerkia eta genero-ikasketak dira mintzagai, dela hitzaldietan, dela mintegi praktikoetan.

Etxepare Institutuak 34 irakurletza ditu gaur egun Euskal Herritik kanpoko unibertsitateetan, eta horietan euskara eta euskal kulturako 28 irakasle ditu. Ikastaro honek egungo irakurleen eta etorkizunekoen formazioa sendotu nahi du, eta horretarako, euskararen eta euskal kulturaren jakintza-arlo desberdinetako adituak gonbidatu ditu, aurreko hiru urteetako bide beretik.

Irakasleen artean atzerriko adituak nahiz bertakoak izango dira: Elena Delgado (University of Illinois at Urbana Champaign), Jo Labanyi (New York University), Luis Martín-Estudillo (University of Iowa), Karlos Cid Abasolo (Universidad Complutense de Madrid), Clara Montero (Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapenerako zuzendaria), Miren Azkarate (UPV-EHU), Lourdes Elosegi (HABE)... Mintegi praktikoen arduradun, berriz, Etxepare Euskal Institutuaren sareko hainbat irakurlek hartu dute, hala nola Olatz Sanchez Lamikiz (Universidad de Chile), Nerea Arruti (University of Aberdeen) eta Arantzazu Fernandez (UNED Madril).

Programa

Argazkiak

Irudietan: Olatz Sanchez Lamikiz, Mari Jose Olaziregi alboan duela, Jo Labanyi eta Luisa Elena Delgado.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.