Gaur itxiko ditu ateak 10 euskal enpresa bildu dituen "Sunny Side of the Doc" nazioarteko azokak
Euskara. Kultura. Mundura.
Gaur bukatuko da Sunny Side of the Doc, Frantziako La Rochelle hirian antolatu den ikus-entzunezkoen azoka. Aurtengo ediziorako pitching-etarako aukeratuak izan diren proiektuen artean, “Chillida: the depth of air” dago, arte-kultura alorreko dokumentalen selekzioan. Explora Films, Marmokafilms, eta TVEren arteko koprodukzio bat da lana, Donostiako Zinemaldiko Lau Haizetara koprodukzio fororako ere hautatua izan zena, eta asteartean, ekainaren 24ean burutu zuten pitching saioa.
Aurten 25. urteurrena ospatu du dokumentalaren inguruan lan egiten duen eta bertako profesionalen topaleku bilakatu den azoka honek. 10 enpresa euskaldunek hartu dute parte nazioarteko topaketan, herrialde ezberdinetako agenteekin harremanak sustatzeko asmoz, bertan izan diren Etxepare Euskal Institutuaren eta EIKEN Euskadiko Ikus-entzunezkoen klusterrarekin batera elkarlanean.
Basque Audiovisualen B26 standean izan dira aurtengo enpresa euskaldunak: David Berraondo, Ibaia - Lau Haizetara, Fascina Producciones, Lumiere Produkzioak, Korima Films, Signo Digital, Txalap.art, Labrit Multimedia, Media Attack eta Navarra de cine. Bisitariek eragileekin bilerak antolatzeko aukera izango dute.
Sunny Side of the Doc azokaren baitan nazioarte mailako 2000 profesional baino gehiago batu dira. Tartean egon dira editoreak, erosleak eta talentu berriak eta haien arteko harremana sustatzea izan da topaketaren antolatzaileen helburua, hain zuzen ere.
Argibide gehiago: BASQUE_AUDIOVISUAL_at_SUNNY_SIDE_2014.pdf