GAUR (sic) erakusketa Albiko Centre D´Art Le Lait gunean eta Txileko Santiagon

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-03-18

Euskal bideo-arte garaikidea nazioarteko testuinguruan ezagutzera emateko asmoz 2011ean abianjarri zen Etxepare Euskal Institutuaren GAUR (sic) egitasmoak aurrera darrai. Bideo formatuko lan-bilduma ibiltari batean gorpuztu zen ikerkuntza lana da GAUR (sic), Nekane Aranburuk zuzendu duena. Azken  hautaketak zortzi proposamen sortzaile ditu ardatz: Sra. Polaroiska (Alaitz Arenzana eta María Ibarretxe), Colombina´s (Larraitz Torres eta Sandra Cuesta), Aitor Lajarin,  Zuhar Iruretagoiena, Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum, Saioa Olmo, Juan Aizpitarte eta Ixone Sadaba.

GAUR (sic) erakusketa mugikorrak bederatzigarren hiria ezagutuko du laster. Frantziako Albiko Centre D’Art Le Lait gunean zabalduko dute martxoaren 21ean eta ekainaren 21era arte izango da bertan ikusgai. Gainera, Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum sortzaileak ere Le Lait gunean izango dira eta egitasmoaren eta bere lanaren berri emateko xedez antolatutako jardueretan parte hartuko dute. Guztia Etxepare Euskal Institutuak kulturgune esanguratsu honekin aurten sinatu duen elkarlanerako hitzarmenaren fruitu izan da.

2014. urtean GAUR (sic) erakusketa ibiltaria Londres (Erresuma Batua) , Tegucigalpa (Honduras), San José (Costa Rica), Mexiko DF (Mexiko), Montevideo (Uruguay), Córdoba (Argentina) eta Managua (Nikaragua) hirietan izan zen ikusgai.  Aurten , eta oraingoz Ameriketako birari amaiera emateko, Txileko Santiagoko CCEn ikus daiteke oraintxe bertan (Martxoak 19- Apirilak 18), eta Saioa Olmo izango da erakusketarekin batera Txilen izango den sortzailea.

Gehiago hakin nahi? Jarrai ezazu GAUR (sic) egitasmoaren Facebook orria

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu