GAUR (sic) erakusketa Londresko PINTA nazioarteko azokan!

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-06-16

Etxepare Euskal Institutuak sustatu eta Nekane Aramburuk zuzendu duen  GAUR (sic) euskal artisten erakusketa Londresen (Britainia Handia) izan da ikusgai ekainaren 12 tik 15era,  PINTA (Earl’2 Court Exhibition Centre) nazioarteko azoka garrantzitsuaren baitan. Hautaketak zortzi proposamen sortzaile ditu ardatz: Sra. Polaroiska (Alaitz Arenzana eta María Ibarretxe), Colombina´s (Larraitz Torres eta Sandra Cuesta), Aitor Lajarin,  Zuhar Iruretagoiena, Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum, Saioa Olmo, Juan Aizpitarte eta Ixone Sadaba. GAUR(sic) egitasmoan hiru ardatz nabarmentzen dira euskal bideogintza artistiko garaikidean: emakumeek burututako lanen indarra, eta horien nagusitasuna; taldean egindako lanen ugaritasuna; eta diziplina arteko dinamikak.

Jendetza hurbildu zen GAUR (sic) egitasmoaren PINTAko standera, Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendariarekin, Nekane Aramburu erakusketako komisarioarekin eta Ixone Sadaba artistarekin solas egitera eta euskal artisten lana ezagutzera. Han izan ziren Alejandro Zaia PINTA azokako zuzendaria,  Carlos Urroz Madrilgo ARCO azokako zuzendaria,  José Roca Tate Modern-eko alboko curator dena,  edota Cecile Bourne eta Toni Ferrer nazioarte mailako komisarioak. Arte munduko kazetariak ere bertaratu ziren -Natascha Hall edo Silvia Demetilla,kasu-. Nazioarteko artista ugari ere izan ziren erakusketan, horien artean egun Londresen bizi diren Ione Saizar eta Alain Urrutia euskal sortzaileak; Urrutia azokan berezko standa zuen Casado Santa Pau Galeriak ordezkatzen du, eta Damián Casado bertako arduraduna ere bertan zen. London Spanish Film Festival jaialdian Institutuaren laguntzaz programatzen den Basque Window atalaren arduraduna den María Ugarte eta Len Zabala New Yorkeko East West Marketing Group enpresaren jabea ere gerturatu ziren bideoak ikustera.

Etxepare Euskal Institutuak sustatu eta Nekane Aramburuk zuzendu duen  GAUR (sic) euskal artisten erakusketa Londresen (Britainia Handia) izan da ikusgai ekainaren 12 tik 15era,  PINTA (Earl’2 Court Exhibition Centre) nazioarteko azoka garrantzitsuaren baitan. Hautaketak zortzi proposamen sortzaile ditu ardatz: Sra. Polaroiska (Alaitz Arenzana eta María Ibarretxe), Colombina´s (Larraitz Torres eta Sandra Cuesta), Aitor Lajarin,  Zuhar Iruretagoiena, Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum, Saioa Olmo, Juan Aizpitarte eta Ixone Sadaba. GAUR(sic) egitasmoan hiru ardatz nabarmentzen dira euskal bideogintza artistiko garaikidean: emakumeek burututako lanen indarra, eta horien nagusitasuna; taldean egindako lanen ugaritasuna; eta diziplina arteko dinamikak.

GAUR(sic) egitasmoan hiru ardatz nabarmentzen dira euskal bideogintza artistiko garaikidean: emakumeek burututako lanen indarra, eta horien nagusitasuna; taldean egindako lanen ugaritasuna; eta diziplina arteko dinamikak.

Jendetza hurbildu zen GAUR (sic) egitasmoaren PINTAko standera, Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendariarekin, Nekane Aramburu erakusketako komisarioarekin eta Ixone Sadaba artistarekin solas egitera eta euskal artisten lana ezagutzera. Han izan ziren Alejandro Zaia PINTA azokako zuzendaria,  Carlos Urroz Madrilgo ARCO azokako zuzendaria,  José Roca Tate Modern-eko alboko curator dena,  edota Cecile Bourne eta Toni Ferrer nazioarte mailako komisarioak. Arte munduko kazetariak ere bertaratu ziren -Natascha Hall edo Silvia Demetilla, kasu-. Nazioarteko artista ugari ere izan ziren erakusketan, horien artean egun Londresen bizi diren Ione Saizar eta Alain Urrutia euskal sortzaileak; Urrutia azokan berezko standa zuen Casado Santa Pau Galeriak ordezkatzen du, eta Damián Casado bertako arduraduna ere bertan zen. London Spanish Film Festival jaialdian Institutuaren laguntzaz programatzen den Basque Window atalaren arduraduna den María Ugarte eta Len Zabala New Yorkeko East West Marketing Group enpresaren jabea ere gerturatu ziren bideoak ikustera.

GAUR (sic) erakusketak nazioarteko bidaian jarraituko du 2015eko otsailera arte, eta ikusgai izango da Tegucigalpa (Honduras), San José (Costa Rica), México DF, Montevideo (Uruguay), Córdoba (Argentina), Santiago de Chile eta Managua (Nicaragua) hirietan, AECIDen menpekoak diren herrialde horietako kultur guneei esker

 

GAUR (sic) egitasmoari buruzko argibide gehiago

 

GAUR (sic) egitasmoaren facebook orria

 

 

Irudietan, katalogoak eta proiekzioak azokaren baitako erakusketan, eta Aizpea Goenaga eta Nekane Aramburu Tate Modern-eko José Rocarekin.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu