GAUR(sic) erakusketa, geltokiz-geltoki
Euskara. Kultura. Mundura.
GAUR(sic) erakusketa ibiltaria San José (Costa Rica) eta Tegucigalpan (Honduras) dago ikusgai egunotan; Londres, Managua (Nikaragua) eta Montevideon (Uruguay) gelditu ondoren, aurrera darrai bere bidearekin, eta datozen hilabeteetan Mexico D.F.-n (Mexico), Córdoban (Argentina) eta Santiago de Chilen(Chile) izango da.
Azken bi helmugetan Juan Aizpitarte artistak lagundu du erakusketa, eta bi hirietako egonaldiak baliatu ditu bi ikastaro ezberdin irakasteko: "Filmar lo Real" eta “Voces”, audio-gida formatuan antolatutako bitarteko artistikoaren ingurukoa.
Erakusketa ekainaren 12an inauguratu zen, Londreseko PINTA jaialdian, eta esan bezala, hurrengo geltokiak México D.F., Córdoba eta Santiago de Chile izango dira. Córdobako egonaldian Nekane Aramburu, erakusketako komisarioa, egongo da.
Euskal arte garaikidea nazioarteko testuinguruan ezagutzera emateko asmoz, Etxepare Euskal Institutuak GAUR (sic) jarri zuen abian 2011ean; bideo formatuko lan-bilduma ibiltari batean gorpuztu den ikerkuntza lana da, Nekane Aramburuk zuzendu duena. Zortzi proposamen sortzaile ditu ardatz: Sra. Polaroiska (Alaitz Arenzana eta María Ibarretxe), Colombina´s (Larraitz Torres eta Sandra Cuesta), Aitor Lajarin, Zuhar Iruretagoiena, Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum, Saioa Olmo, Juan Aizpitarte eta Ixone Sadaba.