GAUR(sic) erakusketa ibiltaria Albin da asteotan

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-04-30

GAUR(sic) erakusketa ibiltaria Frantzian da une honetan, Albiko Centre D’Art Le Lait gunean. Martxoaren 21ean zabaldu zuten erakusketa bertan, eta ekainaren 21a arte egongo da ikusgai. Bestalde, momentuz bukatu du Ameriketako bira, martxotik apirilera bitartean Txileko Santiagonko CCEn  ikusgai egon ondoren.

Albiko egonaldiaren bitartan Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum sortzaileak ere Le Lait gunean izan dira erakusketarekin batera, eta egitasmoaren eta bere lanaren berri emateko xedez antolatutako jardueretan parte hartu dute. Hau Etxepare Euskal Institutuak kulturgune esanguratsu honekin aurten sinatu duen elkarlanerako hitzarmenaren fruitu izan da.

Euskal bideo-arte garaikidea nazioarteko testuinguruan ezagutzera emateko asmoz 2011ean abianjarri zen Etxepare Euskal Institutuaren GAUR (sic) egitasmoak aurrera darrai. Bideo formatuko lan-bilduma ibiltari batean gorpuztu zen ikerkuntza lana da GAUR (sic), Nekane Aranburuk zuzendu duena. Azken  hautaketak zortzi proposamen sortzaile ditu ardatz: Sra. Polaroiska (Alaitz Arenzana eta María Ibarretxe), Colombina´s (Larraitz Torres eta Sandra Cuesta), Aitor Lajarin,  Zuhar Iruretagoiena, Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum, Saioa Olmo, Juan Aizpitarte eta Ixone Sadaba.

Irudietan: GAUR(sic) Centre D´Art Le Lait gunean.

Informazio gehiago: GAUR(sic) Facebooken

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu