GAUR(sic) erakusketa ibiltariak aurrera darrai
Euskara. Kultura. Mundura.
GAUR(sic) erakusketa ibiltariak aurrera darrai, eta bigarren geltokia utzi berri du: abuztuaren 29an bukatu zen Managuan (Nikaragua) antolatutako erakusketaren egonaldia. Egunotan, eta urriaren 11 arte, Montevideon (Uruguay) ikusi ahal izango da GAUR (sic); irailaren 9tik urriaren 25era Tegucigalpan (Honduras) egongo da, eta iralaren 18tik aurrera, San José hirian (Costa Rica).
Managuan egon den hilabetean zehar Zuhar Iruretagoiena artista (erakusketako partaidea) bertan izan da, eta abuztuaren 6an solasaldia eskaini zuen gerturatu nahi zuen guztiarentzat. Egungo sorkuntza euskaldunaren panorama arte garaikidearen historiarekin lotu eta alderatu zuen bertan. Montevideora, bestalde, Aitor Lajarín artista joango da, eta Tegucigalpa eta San José hirietara, Juan Aizpitarte. Azken honek bi ikastaro eskainiko ditu bertan.
Erakusketa ekainaren 12an inauguratu zen, Londreseko PINTA jaialdian, eta hurrengo geltokiak México D.F., Córdoba (Argentina) eta Santiago de Chile izango dira.

Euskal arte garaikidea nazioarteko testuinguruan ezagutzera emateko asmoz, Etxepare Euskal Institutuak GAUR (sic) jarri zuen abian 2011ean; bideo formatuko lan-bilduma ibiltari batean gorpuztu den ikerkuntza lana da, Nekane Aranburuk zuzendu duena. Zortzi proposamen sortzaile ditu ardatz: Sra. Polaroiska (Alaitz Arenzana eta María Ibarretxe), Colombina´s (Larraitz Torres eta Sandra Cuesta), Aitor Lajarin, Zuhar Iruretagoiena, Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum, Saioa Olmo, Juan Aizpitarte eta Ixone Sadaba.