"Glayíos/Oihuak" programa itxiko duen kontzertua eskainiko dute La Tarrancha eta Suaia eta Lahaine taldeek
Euskara. Kultura. Mundura.
Asturiaseko Ixuxú Asturies-Euskal Herria Elkartea eta Etxepare Euskal Institutuaren lankidetzaren bitartez, Glayíos/Oihuak programa jarri zen abian duela urtebete. Egitasmoak 2015erako kontzertu sorta osatu du, eta Asturiaseko zein Euskal Herriko taldeei euren lurraldetik kanpo aritzeko aukera eman die.
Programa itxiko duen azken kontzertua abenduaren 18an eskainiko da, Oviedoko La Calleja aretoan, LA TARRANCHA (ska-fusión) eta SUAIA ETA LAHAINE (hiphop-reggae) taldeen ikuskizunarekin.
Orotara, 10 talde batu ditu egitasmoak (bost euskaldun eta Asturiaseko bost), eta elkartrukea egin dute, bakoitzak bere lurraldean duen garrantziaz baliatzeko. Glayíos/Oihuak proiektuak hainbat balio helarazi nahi ditu, hala nola, aniztasun linguistikoa, edota talde eta antolatzaileen arteko berdintasunezko harremana. Azken finean, proiektu berritzailea da, krisi garaian gestio kulturalerako bide ezberdinak erakutsi nahi dituena.