´Handia´, ´Converso´ eta ´Bi Txirula´ garaile Zinemaldia.cat-en
Euskara. Kultura. Mundura.
Zinemaldia.cat,, Bartzelonako Euskal Zinema Jaialdiari amaiera eman zioten atzoko ohiko Urrezko Txapelen banaketarekin.
Zinemaldia.cat,, Bartzelonako Euskal Zinema Jaialdiari amaiera eman zioten atzoko ohiko Urrezko Txapelen banaketarekin.
Jon Garaño eta Aitor Arregik zuzenduriko lana, HANDIA, izan da Fikzio Lanik Onenari Urrezko Txapela jaso duena. Filma "desberdintasunaren eta desberdin izatearen esanahiaren goraipen magikoa eta hunkigarria" dela nabarmendu du epaimahaiak.
Dokumental sailan David Arratibelen CONVERSOk irabazi du Urrezko Txapela, "zinema hizkuntzaren erabileragatik eta kontrako norabidean doan istorioa islatzeagatik: fededun bilakatzen diren pertsonaiak hain justu kontrakoa gertatzen ari den momento historiko batean".
Azkenik, BI TXIRULA, Iñigo Garcia Agirrezabalagaren pelikula izan da Euskarazko Pelikularik Onenaren Azkue Fundazioa-Urrezko Txapela saria jaso duena. Epaimahaiak "proposamenaren xumetasuna" azpimarratu du, eta filmak "galderak sortzen dituen zinema estiloari keinu egiten diola" gehitu du, " Nor dira? Nongoak dira? Nora doaz? bezalako galderekin hausnarketa bultzatu eta mezu positiboa igortzen duelako: mundo hobe baten posible dela dioen mezua".
Jaialdiko epaimahaia aurtengoan Blai Morell (kazetaria), Barbara Destefanis (BCN Sports Film Festival), Lluís Marquès (aktorea), Bruna Cusí (aktorea) eta Joan Gonzàlez-ek (DocsBarcelona) osatu dute.
Urrezko Txapelak Zinemaldia.Cat jaialdiaren Sail Ofizialen amaiera ekitaldian banatu ziren, Girona Zinemetan.