Harkaitz Cano Venezian eta Bolognan egongo da aste honetan, ekintza ezberdinetan parte hartzen

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-11-16

Harkaitz Cano euskal idazlea Italian izango da aste honetan, Etxepare Euskal Institutuak Venezian eta Bolonian dituen irakurletzen ekimenez antolatutako hainbat ekitalditan parte hartzera.

Azaroaren 17an, idazlea Veneziako Ca´ Bembo eraikinean izango da, Enric Bou (Universitá  Ca’ Foscari)  irakaslearen taldearekin elkarrizketa eskaintzeko:  “Las ciudades de Harkaitz Cano: Ciudades y espacios, reales e imaginados, en la vida y en la obra del autor”.

Biharamunean, aldiz, azaroaren 18an, Boloniara joango da Cano, Eugenio Maggi (Universitá di Bologna) irakaslearen taldearekin batera Twist eleberriaren inguruan hitz egitera. Ekintza hauek "Fikzioaren ispilua/Lo specchio della finzione" izeneko zikloaren barruan kokatzen da, zeina “Lasa eta Zabala” filmaren emanaldiarekin hasi zuten; Joanes Urkixo gidoilariarekin internet bitartez hitz egiteko tartea ere izan zuten ikasleek. Oraingoan, istorio bera jorratzen duen Canoren eleberria ezagutzeko aukera izango dute bertan.

Azkenik, azaroaren 19an, In-certi confini kongresuan parte hartuko du euskal idazleak, literatura hibridoaren inguruko hitzaldia eskaintzeko: “Malgua da gaua/ La notte è flessibile”.

Ekintza hauek guztiak Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin antolatutakoak dira, Veneziako Enric Bou eta Bolognako Eugenio Maggi irakasleekin elkar lanean.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu