Harkaitz Canok Indiako Hyderabad hiriko literatura jaialdian parte hartuko du
Euskara. Kultura. Mundura.
Harkaitz Cano euskal idazlea Indian izango da egunotan, Hyderabad hirian burutzen den literatura jaialdiaren baitan hainbat ekintzatan parte hartzen. Hyderabad Hiriko Literatura Jaialdia (HLF) urtero antolatzen den diziplina eta hizkuntza anitzeko ekitaldia da, sormena ospatzeko jaioa. Bertako zein atzerriko idazle, artista, akademiko zein editoreak biltzen ditu urtero.

Hilaren 26an, euskal idazleak irakurketa batetan parte hartuko du beste hainbat idazlerekin batera: Alejandro Palomas (katalana), Laltu (hindi), Prathibha Nandkumar (kanada) y BS Ramulu (telugu). Urtarrilaren 27an, aldiz, “Writing from the Gut, Busting Stereotypes and Rekindling the Oral Tradition: A Panorama of Children & Young Adult Writing from Spain” (“Barrenetik idaztzi, estereotipoak hautsi eta tradizio orala berpiztu: haur eta gazte idazketaren panorama Espainian) izeneko panelean parte hartuko du.
2010ean jaioa, jaialdia Indiako panorama kulturalaren topagune garrantzitsu bilakatu da. Bere programaren baitan daude hitzaldiak, mahai-inguruak, irakurketak, tailerrak, erakusketak, liburuen aurkezpenak, programa kulturalak edota ikasleentzako ekitaldiak.
Hyderabad Literary Trust-ek antolatzen du, Telanganako gobernuarekin elkarlanean eta hainbat erakunde kulturalen babesa du. Urtero herrialde bat gonbidatzen dute bere literatura, artea zein cultura erakustera.