Harrera arrakastatsua izan dute euskal konpainiek Valladolideko TAC jaialdian
Euskara. Kultura. Mundura.
Kaleko Antzerkiaren Nazioarteko Valladolideko TAC jaialdiaren 16. edizioa burutu berri dute, maiatzaren 27tik 31ra bitartean. Harrera bikaina izan du jaialdian parte hartu duen euskal errepresentazioak, eta parte-hartzaileen kopuruak gora egin du aurten: orotara, 12 herrialde ezberdinetatik datozen 54 konpainia eta artistek hartu dute parte Valladolideko TACen.
Bertan nazioarteko proposamen artistikoek egin dute topo, antzerki tradizionala eta zirkoak lengoaia eta estilo abangoardistagoekin uztartuta. Aurten lau euskal konpainiak hartu dute parte jaialdian: kale antzerkiko bi – Markeliñe eta Trapu Zaharra- eta dantza garaikideko bi – Lasala eta Victoria P. Miranda-.
Markeliñek “Andante” ikuskizuna aurkeztu du (maiatzaren 28 eta 29an); Trapu Zaharrak-ek “La Conga” eraman du jaialdira (Maiatzak 29,30,31); Lasala “Hooked” ikuskizunarekin joan da (Maiatzak 29 eta 30); eta Victoria P. Mirandak “And that’s why I`m Here today” eraman du TACera.
Valladolideko kaleak oholtza bilakatu dira 170 emanaldi inguru eskaintzeko, modalitate guztietan: kale antzerkia, zirkoa, clown, mimika, maskara antzerkia, dantza eta musika, performance-ak, ikus-entzunezko ikuskizunak, esperientzia sentsorialak… Ikuslegoa protagonista bihurtu da beste behin, hiru sailetan banatuta dauden ikuskizunetan: sail ofiziala – zazpi ikuskizun estreinatu dira-, “Estación Norte” - saila eta Off saila – zirkoaren ingurukoa-.