Hiru unibertsitatetan irakurle izateko deialdiak zabalik

Euskara. Kultura. Mundura.

2020-05-29

Konstantzako Unibertsitatean (Alemania), Moskuko Lomonosov Unibertsitatean (Errusia) eta Pauko Université de Pau et des pays de l’Adour Unibertsitatean (Frantzia) euskara eta euskal kultur irakurle berriak hautatzeko presazko deialdiak zabalik daude ekainaren 9ra bitarte.

Konstantzako Unibertsitatean (Alemania), Moskuko Lomonosov Unibertsitatean (Errusia) eta Pauko Université de Pau et des pays de l’Adour Unibertsitatean (Frantzia) euskara eta euskal kultur irakurle berriak hautatzeko presazko deialdiak zabalik daude ekainaren 9ra bitarte.

Hautatuak diren irakurleek aldi baterako lanpostua izango dute, euskara eta euskal kultur irakasle gisa, unibertsitate horietan. Deialdian parte hartu ahal izateko baldintza hauek bete beharko dira besteak beste: unibertsitateko gradu titulua edo lizentziaduna izatea eta euskararen mailan 3 HE edo baliokidea izatea. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A hizkuntza euskara dutenen kasuan soilik) dituztenak lehenetsiko dira; baita euskararen 4 HE maila egiaztatuta dutenak ere, beste hainbat baldintzaren artean. Kontsulta itzazu baldintza guztiak esteka honetan.

Mundu osoko 35 unibertsitatetan kokatutako irakurlez osatutako sarea du Etxepare Euskal Institutuak; hau da, atzerriko prestigiozko unibertsitatetan euskara eta euskal kultura irakasten duten irakaslez osatutako sarea. Irakurle horiek euskara eta euskal kultuari buruzko eskolak eskaintzen dituzte, hautazko ikasgai gisa. Eskolez gain, halaber, kultur ekintzak antolatu ohi dituzte; besteak beste, Korrika atzerrian, hitzaldiak, euskal artisten bisitak edota kontzertuak.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.