Hizkuntzak eta aniztasuna: aintzatespenetik nazioarteko proiekziora
Euskara. Kultura. Mundura.
-
30Mar 2023Cadiz
Martxoaren 27tik 30era Cadizen egingo den IX. Espainiera Kongresuaren testuinguruan, Etxepare Euskal Institutuak, Cervantes Institutuak eta Institut Ramon Llullek estatuko hizkuntza-aniztasunari eta kultura-lankidetzari buruzko mahai-inguru bat antolatu dute elkarlanean.
Mahai-ingurua martxoaren 30ean izango da, 17: 00etan, Cadizeko Biltzar Jauregian. Topaketa honetan parte hartuko dute Irene Larraza Aizpurua Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak, Luis García Montero Cervantes Institutuko zuzendariak, Pere Almeda Samaranch Ramon Llull Institut erakundeko zuzendariak eta Luciano Rodriguez Coruñako Unibertsitateko ohorezko irakasle eta filologoak. Jordi Graciak gidatuko du hitzaldia eta Isabel Rodriguez García Lurralde Politikako ministroak aurkeztuko du ekitaldia.
Ostegunean, martxoaren 30ea, 21:00etan kongresuaren amaiera ekitaldia ospatuko da kontzertu batekin, hizkuntza aniztasunari omenaldia eginez. Besteak beste, Izaro artista euskaldunak, Baiuca talde galiziarrak eta Mishima talde kataluniarrak eskainiko dute euren musika. Kontzertuak Momart aretoan egingo dira. Sarrera librea izango da.