Homeland film laburra, Pasaiako Ikuska jaialdian lehiatuko da

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-11-19

Egunotan, azaroaren 15etik 23ra, Ikuska  Pasaiako film laburren XVI. Erakustaldia, burutzen ari dira Trintxerpen. Aurtengo edizioan Homeland laburmetraiak hartuko du parte, Etxepare Euskal Institutuak eta Donostiako Surfilmfestibal jaialdiak bultzatutako film laburrak.

Atzo, azaroaren 18an, pantailaratu zuten filma, eta pasa den astean, azaroaren 11an, Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleentzako emanaldi berezia burutu zen. Ikasle horiek Mintzalagun sarirako bozkak emango dituzte, eta jaialdiko sari guztien irabazleak hilaren 22an iragarriko dira, jaialdiko itxiera ekitaldian (Trintxerpeko alkateordetza, 19:00).

Homelandek, surf zinemagintzan oso ezaguna den Cyrus Sutton zuzendariaren euskararen eta euskal kulturaren gaineko begirada eta hausnarketa jasotzen ditu.  Hainbat nazioarte mailako surf zinemalditan ikusgai izan da honezkero, eta baita London Spanish Film Festivaleko Basque Window sailean. Kantauriko olatuak gidatuta,  paisaia ahaztezinak zeharkatzen ditu, itsaslabarrak, baserri zaharrak… egungo euskal kulturaren giroa era bitxian islatuz.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu