Iban Zaldua idazle euskaldunak bere ipuinen irakurketa egingo du Wroclawen

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-09-25

Iban Zaldua idazle euskalduna Wroclaw-en izango da, bertako Międzynarodowy Festiwal Opowiadania –Istorio Laburren Nazioarteko Jaialdian  irakurketa bat burutzeko,  Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin. Jaialdia urriaren 1etik 5era eramango da aurrera Poloniako Wroclaw hirian.

Helburua narrazio bide ezberdinei oihartzuna ematea da, literaturaren eragina aztertuz gainontzeko generoetan, eta Poloniako eta atzerriko artisten arteko harremana ahalbidetuz. Urtero, irakurle ezberdinek euren ipuinak irakurtzen dituzte, jatorrizko hizkuntzan, eta horien itzulpena proiektatzen da irakurketak iraun bitartean.

Urriaren 3an, ostirala, arratsaldeko 18:00etan, eskainiko du irakurketa Iban Zaldua euskaldunak, beste hainbat nazioarteko idazlerekin batera: Han Kang, Marek Bieńczyk, Janusz Rudnicki, Wioletta Grzegorzewska, Krzysztof Varga, Halldór Armand Ásgeirsson, eta Stefan Sprenger.

Egun ekonomia irakaslea bada ere, euskaraz zein gazteleraz argitaratutako idatziengatik da ezaguna Zaldua. Saiakerak eta eleberriak idatzi ditu bestea beste, baina batez ere ipuingintzan aritutakoa da.

Argazkia: Zaldi Ero

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.