Iberiar eta Latinoamerikar Astea 2022: Aritz Branton
Euskara. Kultura. Mundura.

-
31Urr 202203Aza 2022
Liverpool
Aurtengo Iberiar eta Latinoamerikar Astea urriaren 31tik, astelehenera, azaroaren 3ra, ostegunera, izango da, eta Iberiar Penintsulako eta Latinoamerikako filmen proiekzioak, hizkuntza-ikastaro bereziak, tailerrak eta erakusketak eskainiko ditu. Etxepare Euskal Institutuaren laguntzari esker, euskarak ere bere lekua izango du programazioan Euskara, the Basque language hitzaldiari esker.
Horrela, 2022ko Iberiar eta Latinoamerikar Astearen baitan, euskarari buruzko online aurkezpena antolatu da, azaroaren 2an, Aritz Branton euskaratik ingeleserako itzultzailearen eskutik. Brantonek pozik erantzungo die itzultzaile eta editore ibilbideari buruzko galderei.
Aritz Branton (Erresuma Batua, 1964) ingelesean eta historian lizentziaduna da Salfordeko Unibertsitatean (1986). Itzultzaile lanetan aritu zen Erresuma Batuan, Euskal Herrira bizi eta lan egitera aldatu aurretik. Euskararekin eta ingelesarekin egiten du lan, itzultzaile eta unibertsitateko irakasle gisa. Literatura argitaratzen duen booktegi.eus online plataformaren sortzailea eta zuzendaria ere bada.
Zoomaren esteka:
https://liverpool-ac-uk.zoom.us/j/3154298843
Bileraren identifikazioa: 315 429 8843