Iberiar Penintsulako Hizkuntza Gutxituen Kongresua Varsovian

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-11-22

Varsoviako Unibertsitatean, Iberiar Penintsulako Hizkuntza Gutxituen Departamentua ezartzeko eta haren lana eta helburuak  zabaltzeko bigarren Nazioarteko Kongresua egingo da azaroaren 22 eta 23an. Bilkuraren izenburua Erritmo berri bat markatzen: XX eta XXI mendeetako musika Iberiar Penintsulako hizkuntza koofizialen literatura eta kulturan izango da. Bertan, hitzaldiez gain, kontzertuak ere izango dira, eta gonbidatuen artean EH Sukarra taldeko Asier Serrano abeslari eta idazlea izango da.

Iberiar penintsulan dauden hizkuntza koofizialetan (euskara, galegoa, katalana eta mirandesa, besteak beste) XX eta XXI mendeetako musikaren, literaturaren eta artearen forma ezberdinen arteko harremanei eta eraginei buruz eztabaidatuko da kongresuan. Horretarako, XX mendeko 70 eta 80 hamarkadetan hazitako musikari, idazle eta artisten arteko eraginak, elkarlanak eta harremanak aztertuko dituzte. Izan ere, idazle eta poetek inspiratu zituzten abesti askoren letrak eta, ez gutxitan, letra bera idatzi ere. Euskal Herriaren kasuan, adibidez, garai horretan gizartearen eraldatzaile eta gazteriaren isla izan zen Rock Radikal Vasco deiturikoa edukiko dute hizpide, besteak beste. Badira mugimendu horretan kokatzen ziren zenbait musikari gero literatur mundura pasatu zirenak eta  garai musikal hori gaur egungo literaturan nola islatzen den aztertuko da.  Gaur egun ere idazle, artista eta musikarien arteko elkarlana nabaria da: Mikel Urdangarin eta Kirmen Uribe, Harkaitz Cano eta Lou Topet, etab.

Kongresuan parte hartuko duten artisten artean dago Asier Serrano idazlea eta EH Sukarra taldeko abeslari izandakoa. Iaz Euskadi literatur saria irabazi zuen Linbotarrak poemarioarekin. Serranok kontzertua eskainiko du Varsovian  Obrint Pas taldeko Xavi Sarriá katalanarekin eta Maria Xosé Silvar Sés abeslari galizarrarekin batera, azaroaren 22an (gaur) arratsaldeko 20:00etan. Ostera, mahai-inguru batean ere parte hartuko du Serranok bihar, azaroaren 23a, María Xosé Silvar Sés eta Alberto Fernandesekin, eta hitzaldi bat ere emango du, Isiltasunaren arkitektura: literaturatik musikara izenekoa.

Asier Serranorekin batera, beste hainbat hizlarik ere Euskal Herriko kultura edukiko dute aztergai; hala nola, Gurutze Lasak, Jon Martin Etxebestek, Agnes Todak eta  Magda Gajewskak. Antolatzaileen artean, Iberiar Penintsulako hizkuntza koofizialetako zenbait ordezkari eta Varsoviako unibertsitateko zuzendaritza ez ezik, bertan Euskara eta Euskal Kultura irakurle den Aitor Arruza dago.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu