Ibéricas: Uxue Alberdi
Euskara. Kultura. Mundura.

-
23Aza 202225Aza 2022
Lisboa
‘Ibéricas - Mujeres y mediación cultural en el espacio peninsular´ jardunaldiak azaroaren 23 eta 25 artean egingo dira Lisboako Unibertsitateko Letren Fakultatean. Programazioa bi zatitan banatuta egongo da. Egitea aurreikusitako jardueren artean dago idazle iberiarren mahai-inguru bat. Parte hartzaileetako bat izango da Uxue Alberdi.
Etxepare euskal Institutuaren eskutik, euskal idazlea Dulce Maria Cardoso, Maria Sanchez eta Juana Doloresekin arituko da solasean, da azaroaren 25ean, 18: 30etan.
Bestalde, ‘Mujeres y mediación cultural en el espacio peninsular’ solasaldian, hainbat diziplinatako ikertzaileak bilduko dira (literatura-, antzerki- eta zinematografia-ikasketak, historia, filosofia, azterlan feministak edo generokoak), Iberiar Penintsulako eremu geokulturaletan (harreraren, kritikaren, itzulpenaren edo egokitzapenaren bidez) lan egiten dutenak; sare pertsonalak, profesionalak, akademikoak edo sortzaileak ezarri dituztenak, beren hizkuntza edo nazio mugetatik haratago; edo kultura, historia eta politika barneko harremanei buruz hausnartu edo idatzi dutenak. Iberiar Penintsulako eremu geografiko eta linguistiko guztiak jorratuko dira solasaldian, uharteetako lurraldeak barne.