Raven Row: Ibon Aranberri

Euskara. Kultura. Mundura.

Raven Row: Ibon Aranberri
  • 22
    Eka 2023
    27
    Abu 2023
    Londres

Ibon Aranberrik lehen aldiz aurkeztuko du bere obra Erresuma Batuan, Raven Row galerian,  Etxepare Euskal Institutuaren babespean. Aranberriren ‘Unequal Diameters’  banakako erakusketa ekainaren 21an inauguratuko da, eta erakusketa ekainaren 22tik abuztuaren 27ra arte egongo da ikusgai. Etxepare Euskal Institutuak erakusketa hau babestu du, euskal sortzaileen lana nazioartean zabaltzeko xedez.

Unequal Diameters’ erakusketak objektu, film eta argazki bilduma bat eskainiko du, egoera eta forma oso ezagunak kontatzen eta eraberritzen dituena, hala nola alpinismo espedizio bat, altzairu soldatzaileen ikastunentzako marrazkiak, bat-bateko hiri segurtasuna, saguzarrentzako habitat bat eta estatua baten armadura.

Ibon Aranberrik naturaren eta kulturaren arteko harremana aztertzen du eskulturaren, argazkilaritzaren, zinemaren eta lankidetza praktikaren bitartez. Gizakiek natur ingurunean duten esku-hartzea da bere obraren gai nagusia. Banakako erakusketak egin ditu Vienna Secession, Fundació Tàpies, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía eta Kunsthalle Baselen, besteak beste. Documenta 12, Sydneyko Bienala eta Busango Bienala bezalako nazioarteko topaketetan ere parte hartu du. 2023ko azaroan, Madrilgo Reina Sofía Museoko eta Gasteizko Artium Museoko erakusketa kolektiboetan parte hartuko du.

Raven Row Spitalfields-eko (Londres) arte garaikideko galeria da. Raven Rowren programaren xede taldea publiko espezializatua eta publiko zabala dira. Artea merkatuaren hertzetatik kanpo probatzea du helburu. Goi mailako lanak programatzen ditu, sarritan nazioarteko artistenak.

Etxepare Euskal Institutua eta artista

Aranberrik 2019ko Gotebörgeko Arte Garaikidearen Nazioarteko Bienalaren parte hartu zuen Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin. Etxepare Euskal Institutuak arte plastikoen eta ikusizkoen euskal sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak eskaintzen ditu urtero. Dirulaguntza hauek automatikoak dira, hau da, baldintzak betetzen dituzten sortzaile guztiek jasoko dute. 75.000 euroko zuzkidura du dirulaguntza honek 

 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu