Ikasle europarrak, euskaraz blai udan Zornotzan
Euskara. Kultura. Mundura.
Asteartetik, Etxepare Euskal Institutuaren Europako Euskara eta Euskal Kultura irakurletzetako 20 ikasle Zornotzako Barnetegian daude 15 eguneko bi egonaldi burutzeko udan. Euskara ikasteko eta euskal kultura gertutik bizitzeko gogo biziz iritsi dira ikasleak Zornotzara eta zoriontsu daude gure lurraldea ezagutzeko aukera izateagatik.
Etxepare Institutuak eta Aurten bai Fundazioak elkarlanean antolatutako proiektua neguan hasi zen, nazioarteko bost ikasleren partaidetzarekin.
Udako sasoiko 20 ikasleak Europako unibertsitate ezberdinetatik datoz: Universität Konstanz, Universität Leipzig, University of Liverpool, Lomonosov Unibertsity of Mosku, Poznan University, Freie Universitat Berlin, University of Birmingham, Boise University, Chicago University, University of Bolonia, Univerdiad Complutense de Madrid, University college of Cork, Johan Wolfrang Goethe Universitat Frankfurt Main, University of California (Santa Barbara), Paris 3 – Sorbonne Nouvelle, Masaryk Unibersity, Varsovia University, eta Universidad de Venezia Ca´ Foscari.
Matylda Figlerowicz poloniarra ere dago horien artean, "Aurten, euskara bai!” lehiaketako irabazlea, Adam Mickiewicz Unibertsitatekoa (Poznan). Lehiaketan parte hartzeko, ikasleek euskararekin duten harremanaren inguruko idazlana idatzi behar izan zuten (euskaraz, jakina), eta garaileak bidaia eta egonaldia eskuratu ditu, gastuak barne. Ikusi bere idazlana.