Iñaki Bazan historialari euskaldunak ikastaroa eskainiko du Argentinako CONICETen
Euskara. Kultura. Mundura.
Iñaki Bazan UPV-EHUko irakasleak jardunaldia eskainiko du irailaren 8an Buenos Aireseko CONICETen -Consejo Nacional de Investigaciones Científicas y Técnicas-, zientzia eta teknologiaren zabalkundearen arloan lan egiten duen Argentinako erakunde handienean, Etxepare Euskal Institutuaren babesaz.
Bi hitzaldi eskainiko ditu bertan. Goizeko saioan “Disidencia religiosa a fines de la Edad Media en el País Vasco: el ejemplo de los Herejes de Durango”, eta arratsaldez “Disidencia religiosa a fines de la Edad Media en el País Vasco: el ejemplo del foco de brujería del Anboto”.
Geografia eta historian da doktore Iñaki Bazan, eta bere ikerketa lerro nagusiak honakoak dira: kriminalitatearen historia eta sistema penala, historiografía, Euskal Herriko historia, eta zibilizazioaren pentsamoldeen historia soziala.