Ingelesera itzuli dituzte "Twist" eta "Nevadako egunak" eleberriak

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-03-07

Euskal literaturgintzaren nazioartekotzea sustatzeko asmoz, Etxepare Institutuak euskal idatzien itzulpena laguntzen du urtero. Azken asteotan, laguntza horri esker itzulitako bi nobela ingelesez eskuratu daitezke dagoeneko: Bernardo Atxagaren “Nevada Days”, eta Harkaitz Canoren “Twist”.

Euskal literaturgintzaren nazioartekotzea sustatzeko asmoz, Etxepare Institutuak euskal idatzien itzulpena laguntzen du urtero. Azken asteotan, laguntza horri esker itzulitako bi nobela ingelesez eskuratu daitezke dagoeneko: Bernardo Atxagaren “Nevada Days”, eta Harkaitz Canoren “Twist”.

Amaia Gabantxo itzultzaile, abeslari eta irakasleak itzuli du "Twist" ingelesera, eta Archipielago Books etxeak argitaratu du.  2011 urtean argitaratu zuen Harkaitz Canok "Twist", eta 2012an Euskadi Literatura Saria eskuratu zuen. Istorio honen protagonista Diego Lazkano da. Diego, 80ko hamarkadan Soto eta Zeberiorekin batera komando batean zegoen eta haien artean lagun minak ziren. Diegorentzat dena aldatzen da torturapean bere lagunak salatzen dituenean. Guardia Zibilek Diegoren lagunak atxilotu eta torturatu dituzte. Soto eta Zeberiok jasotako tortura hain bortitza izan zen, non Guardia Zibilek biak akabatzea erabakitzen duten, beste erremediorik ez zegoelako. Momentu horretatik aurrera Diegok Soto eta Zeberioren presentzia sentituko du nahiz eta haiek Mediterraneotik hurbil lurperatuta egon. Presentzia horrek Diegoren bizitza baldintzatzen du eta gogoetak eragiten dizkio.

Atxagaren "Nevada Days" Margaret Jull Costak itzuli du, eta Maclehose Press Editions argitaletxearen eskutik kaleratu da. Euskal idazlearen beste 7 lan ere itzuli dut etxe honek. Idatzia kronika da hasieran, eta bukaeran nobela. Liburuaren atmosfera nagusia biografiarena da. Bere orrialdeetan azalduz doazen pieza guztiek giza esperientzia dute abiapuntu. Egileak bere berri ematen du haietan, zer bizi izan zuen, zer pentsatu eta imajinatu zuen Estatu Batuetako Nevadan pasatutako denboran, 2007ko abuztutik 2008ko ekainera; baina beste pertsonaia batzuk ere hartzen ditu aintzat, hurbilekoak eta arrotzak, lehengoak eta oraingoak. 2014an Euskadi Literatura Saria irabazi zuen hari esker.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.