Instituto Cervantes Roma: 918 gau

Euskara. Kultura. Mundura.

Instituto Cervantes Roma: 918 gau
  • 23
    Eka 2022
    26
    Eka 2022
    Erroma

Ekainaren 23tik 26ra, Instituto Cervantesen Erromako egoitzan, lau film ikusi ahalko dira: bat euskaraz, beste bat galegoz, hirugarren bat katalanez eta laugarrena, gaztelaniaz. Ekainaren 26an, 21:30ean, Arantza Santesteban-en ‘918 gau’ dokumentala izango da ikusgai, Etxepare Euskal Institutuaren elkarlanari esker.

Arantza Santestebanen 2017ko dokumental honek kartzelan igaro zituen 918 gauak kontatzen ditu, eta horien ondotik etorritakoak. 2007ko urriaren 4ko gauean atxilotu zuten, terrorismo-delitua leporatu zuten, 2002ko Alderdien Legeak ilegaltzat jotako alderdi batean jarduera politikoa gauzatzeagatik. Une horretan hasi zen bere bizitza berria izango zen bide luze hura: kartzela.

Ikusgai izango diren beste filmak dira ‘O que arde’, Oliver Laxe zuzendariarena; ‘A este lado del mundo’, David Truebarena; eta ‘Els dies que vindran’, Carlos Marqués-Marcet-ena. Egitarau osoa kontsulta dezakezu hemen.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu